Logo Carrera

informazioa

eguna, lekua eta ordua · ibilbidea · mailak
sariak · izena ematea · arauak

aparteko jarduerak
lasterketaren historia

     
     

IZENA EMATEA

Uztailaren 3era arte, honako bide hauek erabilita:

 

   

 

Posta elektronikoa: honako helbide honetara idatzi carreranudista@ene-naturismo.org
   

 

On-line orria: Web-ean duzu, “izena ematea” deritzon atalean. [Ikus]
 
 

Azkenik, partehartzaileek lasterketaren egunean bertan izena eman dezakete, goizeko 11'30k arte, Barinatxe (Salbajea) hondartzan.

 
Lasterketan izena ematea eta parte hartzea dohainekoa da.
 
 

LASTERKETAZ APARTEKO JARDUERAK

 

 

Bazkaria Golfo Norten (Barrikan), antolatzaile eta partehartzaileentza. [Ikus kokalekua]

   
 

LASTERKETAREN ARAUAK

Sopelako Lasterketa Nudistan (Patxi Ros trofeoa) parte hartzen duenak ondorengo araudiari dagozkion honako puntu hauek guztiak onartzen ditu:

 

   

 

Partehartzaileek biluzik egin behar dute lasterketa, hala ere, nahi izanez gero, txapela, eguzkitarako betaurrekoak, galtzerdiak eta oinetakoak jantzi ahal izango dituzte. Arau hau betetzen ez duten partehartzaileek berehala deskalifikatuko da eta antolakuntzako langileek lasterketatik kanpora botako dute.

   

 

Partehartzaileek irudi-eskubideak Lasterketaren Antolatzaileen eta lasterketan onartutako komunikabideen esku uzten dituzte eta badakite euren irudia etorkizunean izan daitezkeen antzeko kirol-saioak sustatzeko edo, oro har, bertan zein nazioartean naturismoa eta dagokion filosofoa zabaltzeko erabil daitekeela.

   

 

Partehartzaileek, datu pertsonalei dagokienez, Datu Pertsonalen Tratamendu Automatizatuaren Araudiari buruzko ENE-ren hitzarmena onartzen dute. [Ikus]

   

 

Partehartzaileek, saria jasotzeko, dagokien mailan lehen, bigarren edo hirugarren iritsi behar dute helmugara, seinaleztatutako ibilbide osoa bete ondoren.

   

 

Parte hartzeagatiko saria jasotzeko, seinaleztatutako ibilbide osoa bete behar da.

   

 

Elkarteko kide diren naturisten kategorietan sariak lortzeko, izena emateko galdera-sortan, elkarteren bateko kide izatea egiaztatu behar da. Sariak eman baino lehen elkarte naturistaren bateko kide izatea egiaztatzen ez bada, saria merezi arren, parte hartzaile horien sailkapena ez da ontzat hartuko elkarte kide gisa.

   

 

Elkarteko kide diren naturisten sariak sailkapeneko sariekin pila daitezke.

   

 

Lasterketaren antolatzaileak gauza pertsonalak zaintzeaz eta gordetzeaz arduratzen dira eta lasterketa egiten den bitartean, objekturen bat galdu, hondatu edo ostuz gero, ardura osoa antolatzaileena da.

   

 

ENE-k, antolatzailea den aldetik, zalantzarik egonez gero, araudi hau interpretatzeko, erabakitzeko eta bertan agertzen ez diren hutsuneei buruzko auziak ebatzeko gaitasun osoa du.

Aurreko orrialdea

Itzuli hasierara

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Itzuli hasierara

Itzuli hasierara

hasiera · kokalekua · informazioa · izena ematea · lege-oharra · pribatutasuna · kredituak · kontaktatzeko