ENI guneak

Gune hauek logotipo batez identifikatzen dira, Nodesa, eta kartel bat,honen bidez jende guztiari jakinarazteko leku, lokal, edo esparru horretan biluzik egon daitekeela, eta nudistak ez direla horrexegatik gogaituak izango.

Argi utzi behar da ENIak ez direla gune soilik nudistak; ez dira zentru edo instalazio nudistak, amankomuneko leku pribatuak dira non biluzik adierazteko gure eskubidea errespetatu eta errespetarazten da, jantzita egoteko eskubidea, hala nahi izan ezkero, errespetatzen den bezalaxe. Laburbilduz, nudista eta ez nudisten bizikidetza guneak dira, non biluztefobia jarrerak onartzen ez diren.

Honetaz ezer gutxi dago esateko. Kantabrikoan klimatologia, batean kale, bestean bale, eragozpena da gune irekietan nudismoa egiteko. Ekimen honek gure aukerak ugaritzea dakar; are gehiago kontuan hartuta hau ez dela bakarrik udako sasoirako, leku hauetan edonoiz biluztea posiblea da eta.

Esan barik doa gune pribatuetan honako askatasunaren onarpenak egoera berriak ekarriko dituela, talde bioi, testil eta nudistari, egokitzea eskatuko diguna. Kanpaina honek hainbat establezimenduren erabilpena egitea ahalbidetuko digu,testil kolektiboari bezalaxe, haize eta euriaz neurri baten babesteko, terraza baten edari bat hartzeko eta eguzkiaz babesteko, arrazionalki zentzuneak gutxieneko arropa jaztea beharrezko ez deritzonean batzar lekuak erabiltzeko, etab.

ENI izan daitekeen lekuren bat ezagutu ezkero, eta zelan egin jakin nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri.

Zerrenda:

Bizkaia:

Azkorri/Gorrondatxe Hondartzako taberna eta terraza.

Barinatxe Hondartzako taberna eta terraza (Getxo udalerria)

Barinatxe Hondartzako taberna eta terraza (Sopela udalerria)

Barinatxeko aparkaleku publiko ondoko izozki saltokia

Larrabideko Atseden Etxea: Nudismoa lorategian baimendua.

Sumendi Elkartearen Atseden Etxea: Igerilekuan biluzik hartu ahal da eguzkia.

Sumendi Elkartea Bizkaia (Bilboko bere lokalean) [pribatua]

Ehgam Bizkaiaren lokalean. [pribatua]

Gipuzkoa:

Santa Klara Irlaren taberna/terraza.

Landetako piknik guneetan.

Nafarroa:

Azkonako Atseden Etxea.

Zuhaizpe Atseden Etxea.

*Logikoa denez, leku bakoitzaren arau eta berezitasunak onartu beharko dituzu, bere pribatutasunagatik agian ezta bertaratu ere ezin izango duzu, hauxe kontuan hartu zerrenda hau kontsultatzerakoan.