Nor gara

Nor gara

ENEn nudismo egitea indarrean dauden legeen arabera onartutako eskubidea dela uste dugu, beraz, eskubide hori hala nahi duten pertsonek libreki gauzatu daitekeela aldarrikatzen dugu, horregatik jazarpena edo bazterketa soziala zein instituzionala jaso gabe. Hau izatez, kasu gehienetan kultura dominatzaileari dagozkion aurrejuzkuen ondorioz izaten da, biluztasuna eta sexua etengabe lotzen dituelako, eta hori dela eta, ez du holakorik onartzerik harreman pribatuen esparrutik kanpo, norbanakoarentzat kaltegarria da, baita ezmoral eta okerra ere.

piscina
playa
monte

Zer egin dugu

Ideia honen babesean, besteekiko eta naturarekiko errespetu jarreraz, ENEk ahaleginak egiten ditu biluztasunaren inguruko aurrejuzku eta tabu sozialak indargabetzeko, nudismoa beste bizimodu aukera bat gehiago bezala defenditzeko. Hau lortzeko, euskal jendarteari nudismoaren filosofia eta elkarrekin eginiko nudismoaren onurak erakusten ahalegintzen da, era berean instituzioen aurrean nudistak bere eskubidea askatasunaz eta aukera berdintasunean gauzatzeko erabakiak eta neurriak aldarrikatzen dituelarik.

Azken urteotako ibilbidean ENEk Euskal Herriko nudismoaren finkapena bultzatu du nudisten ohiko erabilera guneen gida ofizialetan seinaleztatuz. Inguru naturaletara joateko txangoak antolatzen ditu eta Artxandako udal igerilekuak (Bilbo) erabilpen nudistarako ordutegia edukitzea lortu du.

piscina

Artxandako igerilekua

Biluzte eskubidearen aldarrikapen eta defentsa

Azkorri-Gorrondatze hondartzan Getxoko alkateak nudismoa debekatu nahi izan zuenetik hauxe da gure jarduera hoberen islatzen duena. Honako erasotik bitarteko guztien bidez gure burua defendatu behar izan genuenetik ikerketak eta txostenak egiten ditugu honelako gertaera berrien aurrean babesteko.

Web honetan atal zehatz bat prestatu dugu legeak, ebazpenak, artikuluak, jurisprudentzia, eta doktrina batuz gure eskubideak defendatzeko orduan erabiltzeko.

Zelan izan bazkide

Garrantzitsua da eta:

Gureen antzekoak diren zaletasunak eta bizitza ulertzeko moduak dituzten pertsonak ezagutzeko era izateaz gain, ENEn bazkidea izanik informatuta egongo zara eta parte ahal izango dozu beste naturista-nudista batzuekin hainbat kultur edo jolas jardueretan, honela naturismoaren garapena bultzatuko duzu baita pertsona guztiek leku eta egoera bakoitzean eraman nahi duten janzkera aukeratzeko eskubidearen onarpena ere.

desnudo4

Kuota:

Gaur egun, kide kuota urtean behin ordaintzen da banku helbideratze bidez, honako zenbatekoen arabera:

  • Banakako urteko kuota: 26€
  • Familiako urteko kuota: 40€ (zenbat kide diren edo lege onarpena kontuan hartu gabe)

ENEn Euskal Herri osoko nudistek, Espainiakoek, eta bestelako herrietakoek ere parte hartze dute.

Honetaz gainera, Elkarteak estatu eta nazioarte mailako beste erakunde eta elkarteekin batera lan egiten du.

Kide egiteko era:

  • WEB bidez: Gure onlineko inprimakiaren bidez ENEri buruzko informazio gehiago bidaltzeko eskatu ahal diguzu.
  • Posta elektroniko edo telefonoz: 656 724 793 Edo nahiago baduzu, gurekin harremanetan jarri zaitezke elkartearen telefono eta helbideen bidez.