Ogeia hondartza

Azalpena

Hondartza ertaina (480 x 35m) 13.125 m2 itsasbeheran eta 5.250 m2 itsasgoran, bakandua eta ez urbanizatua, gehienbat harriz osatua.

Olatu ertaineko hondartza da, betetze ertainekoa, basoz eta landaretzaz estalitako mendiz inguratuta, herrietatik urrun.

Nudismoa hondartzaren bukaeran egin ohi da.

Kokapena:

Lekeitiotik (BI-638) Ispaster herriraino (Bi-3238) eta bertotik asfalto bide batetik bataz beste 150 leku dituen aparkaleku batera heltzen da, hondartzatik 300 metrotara.

Bilbotik autobusez ere heltzeko aukera dago, Gernika-Lekeitio A-3513 linea erabiliz, bi orduroko maiztasunaz (jaiegunetan izan ezik)

Argazkiak:

ogeia3 ogeia1

Ekipamendua:

Piknik gunea, segurtasun taldea eta zaintza, hondartzainak, sorosleak eta arrisku seinalemendua,komunak, dutxak, paperontziak, eta hondartza garbiketa.