Nor gara
ENEn nudismo egitea indarrean dauden legeen arabera onartutako eskubidea dela uste dugu, beraz, eskubide hori hala nahi duten pertsonek libreki gauzatu daitekeela aldarrikatzen dugu, horregatik jazarpena edo bazterketa soziala zein instituzionala jaso gabe. Hau izatez, kasu gehienetan kultura dominatzaileari dagozkion aurrejuzkuen ondorioz izaten da, biluztasuna eta sexua etengabe lotzen dituelako, eta hori dela eta, ez du holakorik onartzerik harreman pribatuen esparrutik kanpo, norbanakoarentzat kaltegarria da, baita ezmoral eta okerra ere.



Zer egin dugu
Ideia honen babesean, besteekiko eta naturarekiko errespetu jarreraz, ENEk ahaleginak egiten ditu biluztasunaren inguruko aurrejuzku eta tabu sozialak indargabetzeko, nudismoa beste bizimodu aukera bat gehiago bezala defenditzeko. Hau lortzeko, euskal jendarteari nudismoaren filosofia eta elkarrekin eginiko nudismoaren onurak erakusten ahalegintzen da, era berean instituzioen aurrean nudistak bere eskubidea askatasunaz eta aukera berdintasunean gauzatzeko erabakiak eta neurriak aldarrikatzen dituelarik.
Azken urteotako ibilbidean ENEk Euskal Herriko nudismoaren finkapena bultzatu du nudisten ohiko erabilera guneen gida ofizialetan seinaleztatuz. Inguru naturaletara joateko txangoak antolatzen ditu eta Artxandako udal igerilekuak (Bilbo) erabilpen nudistarako ordutegia edukitzea lortu du.
Artxandako igerilekua
Biluzte eskubidearen aldarrikapen eta defentsa
Azkorri-Gorrondatze hondartzan Getxoko alkateak nudismoa debekatu nahi izan zuenetik hauxe da gure jarduera hoberen islatzen duena. Honako erasotik bitarteko guztien bidez gure burua defendatu behar izan genuenetik ikerketak eta txostenak egiten ditugu honelako gertaera berrien aurrean babesteko.
Web honetan atal zehatz bat prestatu dugu legeak, ebazpenak, artikuluak, jurisprudentzia, eta doktrina batuz gure eskubideak defendatzeko orduan erabiltzeko.
Zelan izan bazkide
Garrantzitsua da eta:
Gureen antzekoak diren zaletasunak eta bizitza ulertzeko moduak dituzten pertsonak ezagutzeko era izateaz gain, ENEn bazkidea izanik informatuta egongo zara eta parte ahal izango dozu beste naturista-nudista batzuekin hainbat kultur edo jolas jardueretan, honela naturismoaren garapena bultzatuko duzu baita pertsona guztiek leku eta egoera bakoitzean eraman nahi duten janzkera aukeratzeko eskubidearen onarpena ere.
ENEn Euskal Herri osoko nudistek, Espainiakoek, eta bestelako herrietakoek ere parte hartze dute.
Honetaz gainera, Elkarteak estatu eta nazioarte mailako beste erakunde eta elkarteekin batera lan egiten du.
Kide egiteko era:
Posta elektroniko edo telefonoz: 656 72 47 93