Zarautzeko hondartza

Azalpena:

Hondartza handia (2500 x 80 m) urbanizatua, Zarautzen berton kokatuta, ale fineko urre koloreko hareduna.

Hondartza haizetsua da, olatu gogor eta betetze altukoa, eraikinez inguraturik eta golf zelaia mutur baten daukalarik, alderdi honetan bainua ez da gomendatzen ur kalidadea txarra delako.

Nudismoa golf zelaia dagoen aldeko hondartza zatian egin ohi da.

Orokorrean, hondartza ezinduentzat erabilgarria da, eta haientzako zerbitzu bereziak eskaintzen ditu.

Kokapen:

Donostiatik, N-634 errepidetik, edo A-8tik, Zarautzeraino (11 irteera) Behin herrian egonik, oinez hondartzaraino.

Badago Zarautzera heltzea lineako autobusa erabiliz (Donostia linea) baita trenez ere (FEVE)

Ekipamendua:

Aparkalekua, kioskoa, ziurtasun eta zaintza taldea, udaltzaingoa, Gurutz Gorriaren postua, arrisku seinaleztapena, komunak, dutxak, oin garbitokia, aldalekuak,arropazaindegiak, ur edangarriko txorrota, komunak, telefonoak, informazio panelak, megafonia, hondartza kirolen gunea, ur kirolen gunea, umeen jolastokia, hondartza garbiketa, kontainer eta paperontziak, taberna, kafetegia, eta jantokia, alokagaiak (guardasolak, hamakak, piraguak, surf, bodyboard,…)

Gurutz Gorriaren telefonoa: 943 222 222.

Udaltzaingoaren telefonoa: 943 131 173.

Lotura interesgarriak:

Gipuzkoako hondartzak

Zarauzko udala