Aioz urtegia

Azalpena

1930ean eraikitako urtegia, urperatutako 347 hektareako azalerarekin. Mendi garai eta pinudiz inguraturik, herrietatik urrun, itzalpe askorekin hainbat lekuetan, eta areazko erreka hondartza txikiekin, batzuetan uretako sarrera leunekoa, maldatsua beste batzuetan.

Kokapen:

Autoz, Gasteizetik Lizarrarako norabidean A-132 errepidetik (NA-132A) Lorka herria igarota ezkerreko bidea hartu, NAL-9076 errepidetik, eta gero NA-7122tik Lerate norabidean. Errepide honetatik presara hurbildu arte, bere eskumaldean autoa utziz. Orain horma oinez zeharkatu behar da urtegiaren ezkerraldeko ertzetik jarraitzeko, atsegin dugun leku bat aurkitu arte.

Argazkia

aioz

Ekipamendua:

Ez dago ekipamendurik bat ere. Ur edangarria eramatea komeni da, iturririk ez dago eta.

Kontuz lapurketekin autoetan!