Iparralde

Iparraldean ohitura nudista handia dago, baina norbanakoaren askatasunei dagokien legedia ez da hegoaldean dagoena bezalakoa, horrexegatik bertoko elkarteen bidez nudismoa arazo barik non egin daitekeen informatzea komenigarria izaten da.

Zerrenda honetan hegoaldeko nudistok nudismoa non egiten ohi dugun aipatzen da.

Bikiak:

Hendaian. Aparkaleku handia. Nudismoa eskumako aldean egiten da. Zaintza zerbitzua, sorosle postua, eta garaiko kioskoa daude.

Ehun mahaiak:

Miarritzen. Soilik nudista da. Eskaileretik heltzen da.

Erretegia kala:

Bidarten. Donibane Lohitzunetik Miarritzera doan errepidetik gurutze batera heltzean Buffalo Grill jatetxea dago, ezkerretara jo, bizitegi-gune batera sartuta aparkatu berton. Nahiko zabala den bide batetik jaitsi etxe batera heldu arte, orduan landaretzatik doan bideska baten sartu itsasoa ikusi arte. Soka batetik eskalada eginez jaitsi hondartzararaino.

Lehenago dagoen beste hondartza batera jaitsiz ere heldu daiteke, beti zabalik egon ohi den ate antzekotik sartuz, errepide ondotik. Asfaltatutako aldapa bat jaitsi, eta aparkaleku bat dago. Itsas ertzetik joaten da nudista gunera heldu arte.

Loia kala:

Abadia jauregiaren barnean, Hendaian.

Ozeanoa:

Angelun, TXiberta inguruan ondo seinaleztatutako laupabost hondartza daude, Kortsarioak eta Zaldizkoak esaterako. Zaintzapean daude.

Honez gain, ehunaka kilometroetan zehar, Landetan, inolako arazo barik naturismoa egiteko leku ugari dago, Frantziako legedia ez da Espainiakoa bezalakoa.