Artxandako igerilekuaren ordutegi nudista

Aurrekariak:

Bilboko Artxandan dagoen udal igerilekuaren ordutegi naturistaren finkapena.

Bilboko udalarekin izandako negoziazio neketsuen ostean, 2000ko otsailaren 27an, Artxandako igerilekua ordutegi naturista duen Euskal Herriko lehena bihurtu zan.

Igerilekuak bere irekieratik parte hartze arrakastsua lortu du, eta poliki poliki instalazioetara ordutegi naturistan hurbiltzen diren pertsona kopuru media finkatzen ari da. Honen ondorioz, urtero Bilboko Kirol Erakundea eta ENE arteko hitzarmena berritzen da.

Eskertzekoa da, publizitatea lortzeko asmoz, biluztearekin zerikusirik duten ekintza guztiek izan ohi duten zalaparta handia kontuan hartuta, bai kultura eta kirol zinegotzigotik zein Bilboko Kirol Erakundeko zuzendaritzatik hitzarmenari eman nahi izan dioten segida eta normaltasun irudia.

Artxandako polikiroldegiaren zuzendaritza eta langileen aldetik ere jarrerarik hoberena jaso dugu igerilekuko jarduera naturistaren gauzatzeari begira, baita zuzendaritzaren balorazio oso baikorra ere erabiltzaileek ekimenari emandako harrerari dagokionez.

Kokapena:

Artxanda mendia 19

48014 – Bilbo (Bizkaia)

Tel.: 944 452 300

Sarbidea:

Funikular: Funikular plaza- Artxanda.

Bizkaibus 3216: Areatza – Kale nagusia- Deustu (Doniene plaza) – Enekuri.

Autoz: Santo Domingo-Enekuri errepidea.

Argazkia:

Vista de la piscina

Egutegia:

Urriko laugarren larunbatetik maiatzeko laugarren larunbatera, hilabeteko bigarren eta laugarren larunbatetan iluntzeko 19etatik 21etara.

Salneurria:

Instalazioen beste edozein erabiltzailearentzat den berdin berdina. Udal polikiroldegietako kidea ez bada, helduek 5,15 eta 17 urteetara arteko umeek 2,65. Badago 5 eta 10 sarrerako abonamendua (2005ko salneurriak)

Betebaharrak:

Udal Polikiroldegietako kidea izatea edo sarreraren prezioa ordaintzea.

Instalazioaren erabilpen soilik nudista egitea.

Loturak:

Bilboko Kirol Erakundea

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *