Azkorri-Gorrondatze Hondartza

Azalpena

Hondartza handia (844 x 68 m) 96.374 m2 itsasbeheran eta 51.774 m2 itsasgoran, ez urbanizatua, Sopela eta Getxo udalerrien artean, are beltz fina eta haitzez osatua.

Olatu ertaineko hondartza da, betetze erdikoa, herriguneetatik urrun, landaretzaz estalitako itsalabarrak guztiz besarkaturik, ortu eta landaz inguratuta.

Nudismoa hondartzaren ezkerreko alderdian egin ohi da.

Orokorrean, ezinduek irisgarritasuna dute.

Kokapen

Ondoan dauden Getxo eta Sopela herrietatik, BI-634 errepidetik, hondartzarantz doazen bi bide daude. Itsaslabarraren goikaldean autoa uzteko arlo batzuk daude, bertotik hondartzara oinez jaitsi behar gara.

Bilbotik autobusez be joateko aukera dago, Areeta-Armintza linea erabiliz, orduroko maiztasunaz, edo metroz, Bolueta (Bilbo)-Larrabasterra linea erabiliz, 10 minutuko maiztasunaz.

Argazkiak:

Gorrondatxe

Ekipamendua:

Aparkalekua, piknik gunea, garaiko kioskoa, zaintza eta udaltzaingoa, hondartzainak, sorosleak eta salbamendu postua, dutxak, informazio panelak, megafonia, boleibol ekipoak,umeen jolastokia, paperontziak, hondartza garbiketa,

Nodes guneak daude.

Udaltzaingoaren telefonoa: 944 890 202.

Lotura interesgarriak:

Bizkaiko Foru Aldundia