Santa Klara Irla

Azalpena

Hondartza txiki (21 x 4) ez urbanoa, urre koloreko are finez eta kanpalekuarekin San Klara irlan, Donostia hirian.

Olatu gogor eta betetze handikoa, mendiz inguraturik.

Alde honetan nudismoa egitea oraindik ere ez dago oso finkatuta. Une honetan erabilpen nudistarako ENE bultzatzen ari den guneetariko bat da.

Kokapen

Irlara heltzeko txalupen ohiko zerbitzuaz egin daiteke, Donostiako portutik orduroko irteeretan.

Portura heltzeko, Bilbo aldetik edo Iruñatik, Bilbo-Beobia edo Leitzarango autobiatik, Amarako irteera hartuta (7 irteera), Donostira sartzeko.

Irteera hartutakoan tunel bat igarotzen da, errotonda batera heldu arte, Amara Plaza Hotela dagoen lekuan. Hotel honen atzekaldera hurbilduz Urumea ibaiaren luzeran doan errepidea hartu behar da eta hiru zubiren aurretik pasa (Mundaiz, RENFE geltokikoa, eta Santa Katalinarena)

Hirugarrena pasatutakoan, Maria Cristina Hotela aurkituko dugu, eta hau igarotzean laugarren zubia (Kursaalarena), hementxe ezkerretara jo behar da, zuzen jarraituz Donostiako Boulebarrera heltzeko.

Boulebarretik Udaletxeratz jo behar da, eta bertatik Donostiako portuko sarrerara.

Azkenik, Portuko sarreran egonik, Irlako txaluparen tiketen salmentarako etxola aurkitu behar da, ez dela okertu behar “Ciudad de San Sebastian” itsasontzi turistikoaren tiketen salmentaren etxolarekin.

Donostiara autobusez etortzen bada, geltoki parean hiri autobusen geltoki bat dago. 2 lineak (Amara-Mutualidades) lehen aipatutako Bulebarrera zuzen eramaten du.

Argazkiak:

faro

Ekipamendua:

Piknik gunea, garaiko kioskoak, Gurutz Gorriaren postua, komunak, dutxak, ur edangarriko txorrota, hondartza garbiketa, paperontziak eta taberna.

Nodes Guneak daude.

Gurutz Gorriaren telefonoa: 943 222 222

Udaltzaingoaren telefonoa: 943 481 320.

Lotura interesgarriak:

Gipuzkoako hondartzak

Donostiako Udala

Donostiako Turismo & Convention bureau.