Yesa urtegia

Azalpena

1959an eraikitako urtegia, 2.089 Hektarea okupatzen ditu. Aragoi eta Rigal ibaietatik hornitzen da, eta Nafarroa eta Zaragoza artean dago, Cinco villas altas y Alto zaragoza eskualdetan, mendi bajuko mendiez inguraturik, eta aritz, astigar, sabina eta ipuruz osatutako askotariko landeratzaz.

Urtegia eraiki zenean Tiermas bezalako herriak urperatu zituen, ur termalen balnearioa zeukana. Horren iturria, zeukan helburuetarako erabili ohi da batutako uraren maila asko jaisten denean.

Urtegiaren inguru guztian auto uzteko eta ertzera hurbiltzeko leku asko daude, beti ere urtaro eta urtegiaren mailaren arabera.

Eskumako ertzea, presaren ormari urtegiko buztanetik begiratuta, Aragoi ibai gaineko zubira arte, gehienbat famili giro testilak hartzen du (umeak, irratiak, paeilak,… etab.) Urtegiko ezkerreko ertzean aldiz, ez da hainbeste erabiltzen, horrexegaitik errezagoa da urtegiraino jaisten den bide edo lautadatxo bat aurkitzea eta lasai-lasai egon. Alderdi honetan bertan, Aragoi ibai gaineko zubitik 10 kilometrotara Ruesta herria dago. Biztanle gabeko herri hau Lanaren Konfederakunde Nagusiari emandakoa da, berton bi baserri birgaitu dira aterpe gisan, eta beste bat Naturaren interpretazio zentro lez, kanpin bat ere badago.

Kokapen

Ruestatik, herrira heldu baino lehen, 100 metrotara edo,kateaz itxitako baso bide asfaltatua dago, urtegira zuzen jaisten dena. Herritik bertotik, hortarako prestatutako lautadan aparkatzen da, eta kanpinera jaitsiz, eskumaldera, urtegira ere jaisten den beste baso bide bat hasten da. Kanpinetik irten ezkero jarraitu beharko dugun bideska berbera da. Gutxi gora behera 15 minutuko ibilbide erosoa da, hortik aurrera atsegin dugun toki lasaia aukeratzea da kontua.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *