Arranguako zelaia

Azalpena

Uribarri-Ganboa urtegiko Zuhatza edo untxien Irlaren aurrean dagoen belardi ez oso handia, zuhaitz-gerizpe eta ibai-hondartzarekin, garbia eta giro lasai eta isilekoa. Bere norabidea dela eta eguzkia goiz sartzen da. Mota eta adin ezberdineko jendea ibiltzen da, asteburuetan okupazioa handia izaten ohi delarik.

Kokapen

Autoz, Gasteizetik hurbiltzeko, A-3002 errepidetik Arroiaberaino joango gara,eta auto utzi herriaren kanpoaldean, aparkaleku “gune” txiki baten, bidea hasten den lekuan hain zuzen. Horretatik jarraituko dugu gorago dagoen langaraino, eta hau igarotakoan aurrera egingo dugu landa bateraino, non zaldi hesi bat topatu eta gaindituko dugu, belardira eramango gaituen aldapa malkartsura sartzeko.

Ibilbide honek oinez 15 edo 20 minutu iraungo du, mendian zehar, igoera eta jaitsierekin, urtegiak duen ingururik politenetarikotik.

Argazkiak:

arrangua6
arrangua3
arrangua1

Ekipamendu:

Ez dago ekipamendu bat ere.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *